hasiera zerbitzuak bezeroak kalitatea lege aholkularitza teknologia herremanak e-langileak e-bezeroak
| | | |

1 - Zergaduruen harrera eta kobrantzaz arduratzen gara, egunero Udal Diruzaintzari kargu hartutako figura bakoitzari buruzko informazioa emanez eta aplikatuz.

2 - Publikoari arreta ematen diogu, Herri Administrazioaren Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearei buruzko Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen dituen betebeharren arabera, eta finkatzen den ordutegian.


3 -
Premiamenduzko probidentziak eta enkanteenak, beharrezkoak balira, jakinarazten ditugu, eta arauz aginduzko diren eskakizunen jakinarazpenaz arduratzen gara Udal Barrutiaren barruan eta kanpoan; data eta gorabeheren harrapaketa informatikoa egiten dugu eta jakinarazi ezin izan diren agerkizunentzat, ediktuak lantzen ditugu.


4
- Lortutako diru-sarrerak hilero kitatzen ditugu. Udal Diruzaintzaren eskura egongo diren liburu mekanizatuak prestatzen ditugu, bertan kobruak aurrekontu kontzeptu eta ariketa bakoitzaren arabera biltzen direlarik, zordunen banan-banako xehetasunak emanez.

5 - Bahiturarako Beharrezkoa den informazioa bilatzen dugu. Horretarako zordunak, gainontzekoak eta aipatutako informazioa ematera derrigortutako beste Administrazio eta Erregistro Publikokoak deituko dira.

6 - Ordaindugabe dauden kredituen kobrantzarako beharrezkoak diren iharduerak proposatzen ditugu, eta baita enbargurako beharrezkoak diren dilijentziak eta trabatutako ondasunen enkantea eta besterenganatzea ere, Zerga-bilketa Araudiak ezartzen duen hurrenkeraren arabera.

7 - Aurrearretazko bahituren Aginduak, zamen ezeztapenak, zerga-bilketa ihardueraren beste dokumentuen sailkapenak eta enbargoaren objektu izan daitezkeen ondasun higikorren gordelarien izendapenen proposamenak prestatzen ditugu.

8 - Dagokion kargu plieguaren bidez, zerbitzua betetzeko emandako beharrezko dokumentuak sailkatu, artxibatu eta zaintzen ditugu gure erantzukizunpean; hala baloreak, nola jardunbidean sortutako dokumentazio osoa. Edozein kasutan, datuak, erregistroak, artxiboak eta gure ihardueraren ondorioz sortutako informazioa, Udalaren jabegokoak bezala geratzen dira, eta bere tratamendua, Izaera Pertsonaleko Datuen Tratamendu Automatizatuaren Erregularizaziorako Urriaren 29ko 5/1992 L.O.-aren menpe dago.

9 - Kasuan ezartzen diren baldintzetan, hasitako prozeduretan sortutako berandutza korrituen kitapena, jakinarazpena, kobrantza eta (kontularitza-aplikazioa) kontabilitatearen aplikazio informatikoa egiten dugu.

10 - Premiamenduzko prozedurari dagozkion kudeaketa ekintzen aurka tartekatzen diren alegazio eta errekurtsoen erregistroaz arduratzen gara, baita aurrekoak erantzuteko informe eta proposamenen prestakuntzaz eta mekanizazioaz ere, konpetentziadun organuak zigilua jarri eta sinatu dezaten.

11 - Datuen banku historiko bat sortu eta mantentzen dugu, zorrekin, zordunekin, karguekin, ordainketekin, datekin eta kaudimengabeziekin; dagokion sailari zergadunen aldaketa tributu-juridikoari buruzko informazioa emanez. Huts egiteen expedienteak osatzen ditugu konpetentziadun organuak aproba ditzan, eragindako zorren xehetasunak eta ondasun falta frogatu edota zordunaren egontoki ezezaguna kreditatzen duen dokumentazioa barnean sartuz.

12 - Izaera analogoko beste edozein ekitaldi edo, kasuan-kasu, aurretik deskribatutakoen osagarriak diren ekitaldiak burutzen ditugu;inolako kasutan gure aldetik potestate erabilera inplikatu gabe. Premiamunduzko prozeduraren kudeaketa zuzen eta eraginkorrerako ekitaldiren bat beharrezkoa denean,bai administrazio arloan, bai zerga-bilketa esparruan, gure kargu hartzen dugu ere bai.

Avenida Zugazarte, 32. Edificio Biscaytik (Módulo 1.2) 48930 Getxo. (Bizkaia) Tlf.: 94 415 71 64 Fax: 94 415 83 18 | gesmunpal@gesmunpal.es
Lege Abisua