hasiera zerbitzuak bezeroak kalitatea lege aholkularitza teknologia herremanak e-langileak e-bezeroak
| | | |

1 - Zerga bakoitzeko erroldetan eskudun diren organuek emandako euskarri magnetikoak jasotzeaz arduratzen gara.

2 - Jasotako informazioa prosezatu eta errolda bakoitza prestatzen dugu, eta kobrantzarako jarri baino lehen, eskudun diren organuen onespenaz eta errolden argitaralpenaz arduratzen gara.

3 - Zergetako errolden mantenimendua gure ardurapean hartzen dugu.


4 - Hirilurraren Balioaren Gehikuntzaren Gaineko Zergari atxikitutako eskritura publikoak jaso, aztertu eta interpretatu egiten ditugu, tributu kuota kalkulatuz eta beronen notifikazioaz eta kobrantzaz arduratuz.

5 - Emandako dirusarrera indibidual edo izendunen etxe-jakinarazpenak egiteaz arduratzen gara, eta baita errolda eta ordain zerrendetan sartu izanaren jakinarazpenak aurrera eramateaz ere.

6 - Lankidego zerbitzuak bidalitako likidazioen aurkako errekurtsoei buruzko informeak prestatzen ditugu.

7 - Banku-ordainketen prestakuntzaz arduratzen gara.

8 - Ordainagiriak prestatzen ditugu banku-euskarri eredu ezberdinei jarraituz eta laguntzaile den erakunde finantzarioari igortzen dizkiogu.

9 - Zerga karguak jasotzen ditugu borondatezko eta betearazpideko zergabilketa epealdietan eta ordenatu, kontrolatu eta zaindu egiten ditugu.

10 - Zergabilketa bulegoetan borondatezko epealdian ordaindu nahi duten zergadunen harreraz eta kobrantzaz arduratzen gara, eta baita banku ordainketaren bidez kobratu behar diren zergak erakunde finantzarioetan aurkezteaz arduratzen gara ere.

Avenida Zugazarte, 32. Edificio Biscaytik (Módulo 1.2) 48930 Getxo. (Bizkaia) Tlf.: 94 415 71 64 Fax: 94 415 83 18 | gesmunpal@gesmunpal.es
Lege Abisua